sábado, 17 de octubre de 2009

WEB 2.0 BIDEOARI BURUZKO IRUZKINA!

Dagoeneko web 2.0-ari buruzko bideoa ikusita, zera esan dezaket: Bideoa, klasean azaldutakoaren laburpen grafikoa txikia eta zehatza dela. Argi geratzen da, web 1.0 eta web 2.0 gauza oso ezberdinak direla. Aintzinako web 1.0-ean kudeatzaile bakar bat zegoen, hain zuzen ere, webmasterra. Gaur egungo web 2.0-an aldiz, gu geu gara gure web orrialdearen kudeatzaileak.
Bideo honi esker, erakusten da, nola denbora pasa ahala aldatu den web-orrialdeen munduan. Zenbait urte atzerago joaten bagara, web orrialde bat izateak gutxi batzuen eskura zegoen, eta lehen esan dugun moduan, haren kudeaketa. Gaur egun berriz, web-orrialde bat izateak guztiok eskuragarri dugu, eta horren kudeaketa ere bai.
Web-orrialdeak kudeatzean, kontuz ibili behar gara, zer nolako informazioa, argazkiak, edota bideoak jartzen ditugunekin, batzuetan guk nahi gabe egiten ditugun jarduerak arriskutsuak izan daitezkeelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario