domingo, 27 de diciembre de 2009

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Iruzkin hau egiteko bi bideo hauek ikusi ditugu, hori egin eta gero zera ondoriozta dezakegu:

-Multimedia Literacy Digital Story

-Moodle Moot08

Lehenengo bideoak gogoratzen digu nola Teknologia Berriak aldatu dituen gaur egungo hezkuntza urteetan zehar. Antzinean, lantzen genituen gaiak, hala nola, giza gorputza, unibertsoa,... bakarrik teorikoki jorratzen genituen esperimentatu barik. Gaur egun baizik, ikusi dezakegu nola funtzionatzen duen errealitatean bihotz bat, joan gaitezke marte planetara,... eta pilo gauza esperimentatu ditzakegu.

Bigarren bideoan aldiz, alfabetizazio digitala era sakon eta tekniko batean azaltzen du.
Azaltzen da, nola teknologia berriekin kontu handiz jokatu behar dugula, zeren pentsatzen dugu guztia ona eta erakargarria dela, baina erakargarria izan daitekeen gauza hori, arrisku pilo gorde dezakeela, eta kontrol pixka bat izan behar dugu, batez ere, teknologia berriak hezkuntzarako erabiltzen badugu. Horretaz aparte, ere azaltzen du, nola sistema berri honetan, guztiok garela kontsumitzaile baina ere izan behar garela ekoizle. Ezin gara konformatu bakarrik, produktuak hartzearekin, baizik eta mundu berri honetan gure produkzioak ere konpartitu behar ditugu. Honetarako, autoestima gratu behar dugu, pertsona guztiek ez garelako gai, guk egindako gauzak mundu guztiari erakusteko.

Beraz, teknologia berriak kontu handi batekin erabili behar dugu, baina hau egin ostean, erabilpen baliagarri bat eman dezakegu hezkuntza arloan.

BLOGAREN ERABILPENA HEZKUNTZAN



Azken denboraldi honetan, ikusi dugu blogak erabiltzen eta zer nolako erabilpen dituzten gaur egungo gizartean. Gaur egungo gizarte horretan, hain zuzen ere, Hezkuntza sartzen da. Eta hezkuntzaren barruan zehazki Haur Hezkuntzan, erabilgarriak dira blogak?

Ba bai, egungo eskoletan modan dagoen beste baliabide bat da bloga. Hainbat eta hainbat blog mota ezberdin ikus ditzakegu, bai haurren gurasoei zuzenduta baita haurrentzat ere.

Adibidez, ohikoena eta nire ustez, politena, gurasoei zuzenduta dagoena batez ere, honetan, ikus daiteke ea egunero, astero edo hilabetero egiten ari diren eskulanak, zer nolako gaiak jorratzen ari diren momentu horretan, etb. Modu honetan, haurrek egiten ari direnaren kontrola izan ditzakete gurasoek.

Haurrei zuzenduta ere blog mota ezberdinak daude, hala nola, jolas eta ipuin interaktiboak dituztenak. Bertan hauek agertzeaz gain, beste ariketa proposatzen dira, haiek egin dezaten.

Beraz, aurreko galderari erantzuten badugu, blogak guztiz erabilgarriak dira haur hezkuntzan, aplikazio pilo eta erakargarriak dituztenak.