lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua aprobak


0. Aurkezpena
Komunikazioaren Teknologia Berriak (TTBB) guztiok erabiltzen ditugun baliabideak dira gaur egungo gizartean. Duela ez asko etorri zaizkigu eta, eten gabe, espazioa eta garrantzia irabazten dute gure eguneroko bizitzan.
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaia irakasleen formakuntzan aurkitzen dugu teknologia horiek hezkuntza eremuan daukaten eragina aztertzeko, baliabideak ezagutzeko eta TTBBak integratzeko aplikazioak erabiltzeko asmoz.
Gida honetan ikasgaia lantzeko oinarrizko informazioa topatuko duzu.


1. Konpetentziak
• Gaitasun instrumentalak: oinarrizko instrumentu eta errekurtso digitalak erabiltzea informazioa kudeatzeko, komunikatzeko eta dokumentuak osatzeko.
• IKTak informazioa kudeatzeko eta komunikaziorako baliabide gisa erabiltzeko gaitasunak: Informazioaren gizartea aztertzen horren inplikazioak komunikazioan eta ezagutzaren eraikuntzan ezagutzea. Informazioaren kudeaketarako gaitasunak agertzeza: informazioa bilatu, aukeratu, gorde, moldatu , erabili ...
• IKTak hezkuntza testuinguruan aplikatzea: Ikasgelan baliabide didaktiko gisa, elkarlanean aritzeko, lankidetzarako, irakas-ikas prozesu birtualetan baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.





domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS: The Media Revolution



Bideo honetan ikus dezakeguna zera da: era orokorrean esanda, nola azken hamarkadeetako azken urteetatik hona, nola aldatu egin den internet-eko mundu izugarri hau. Denbora horretan, aintzinako komunikabideekin erlazionatuta zegoena desagertu egin da, hala nola egilearen eskubideak, telebista, irratia,… Internetak, guzti hauek eraldatzen ari du, eta hori da guk orain arte dakiguna, baina oraindik askoz ere aurreratu egingo da gauza imajinaezinekin.

Bideoa ikusi ondoren ondoriozta dezaket, orain dela 15 urte inguru ezagutzen ez genuen Internet izeneko gauza hori, nola aldatu duen gure eguneroko bizimodua. Gaur, nik ez naiz gai internet barik bizi, gurekin doan zerbait da, ni moldatu egin naiz internetari eta internet moldatu egin da niri beharrizanei. Horretaz aparte, azken 2 urteetan edonon egon daiteke internet eta nahi duzunean erabil dezakezu. Alabaina, guk honekin konformatuz gero, denbora pasatuko da, eta gero eta aurrerapen gehiago egingo dira haietaz konturatu gabe.

Gai hau hezkuntzari begira, aurrerakuntza bat izango da ikasleentzat nahiz irakasleentzat, zeren umeak hainbat baliabideetaz jabetuko baitira txikitatik eta bere ikas eremua handiagoa izango da hainbat iturritik ikasiko dutelako, kasu honetan, guregandik, irakasleengandik, baita informatikaren munduarengadik ere.
Horretarako guk noski prest egon behar gara, behar diren ikaskuntzak jabetuz, haurrei behar dutena transmititzearren.

lunes, 2 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea, gaur egungo errealitatea da, gaur egungo gizartea da. Guztiok Informazioaren gizarteaz blai gaude nahiz eta guk horretaz ez jabetu.
Argi dago, urteak pasa ahala, oso erabilgarria izango dela guretzat gaur egun ezagutzen ari garen informazio guzti hau.

Hurrengo lerroetan aurkituko duzue informazioaren gizarteari buruzko egin dudan iruzkina. Horretarako zenbait web orrialde interesgarrietatik jaso dut informazioa, zeinak gaiari buruz gehiago sakondu nahi baldin baduzue, DELICIOUS-en aurki ditzakezue.
Nahiz eta informazio ugari egon, Espainian jaso duen bilakaerari buruz, ni oinarrituko naiz Euskal Herrian dagoen egoeran. Oso interesgarria ikusi dut Eusko Jaurlaritzak aurkezten duen "Euskadi informazio Gizartean Plana 2010". Plan hau diseinatu egin da, munduko globalizazio prozeduak eragindako eraldaketa sakonak eta erronka berriei egokitzeko beharra dagoelako; beraz, hau, euskal gizartea aro digital berriari egokitzeko apustu estrategikoa da eta kultur aldaketaren alde egin eta hiritarren esku jartzen ditu teknologia berriak hauen bizitza kalitatea hobetu, gizartearen oreka handitu eta ekonomiaren balioa indartzeko asmoz.

Helburua lortzeko, Eusko Jaurlaritzak zenbait programa jarri ditu martxan jada hiritarrentzat, hala nola KONEKTA ZAITEZ. Honen oinarrizko helburua Interneterako sarbidea erraztuko duten diru laguntzak ematea da.

Beraz iruzkinarekin amaitzeko bideo bat jartzen dizuet gai interesgarria honi buruz gehiago jakitearren.