lunes, 2 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea, gaur egungo errealitatea da, gaur egungo gizartea da. Guztiok Informazioaren gizarteaz blai gaude nahiz eta guk horretaz ez jabetu.
Argi dago, urteak pasa ahala, oso erabilgarria izango dela guretzat gaur egun ezagutzen ari garen informazio guzti hau.

Hurrengo lerroetan aurkituko duzue informazioaren gizarteari buruzko egin dudan iruzkina. Horretarako zenbait web orrialde interesgarrietatik jaso dut informazioa, zeinak gaiari buruz gehiago sakondu nahi baldin baduzue, DELICIOUS-en aurki ditzakezue.
Nahiz eta informazio ugari egon, Espainian jaso duen bilakaerari buruz, ni oinarrituko naiz Euskal Herrian dagoen egoeran. Oso interesgarria ikusi dut Eusko Jaurlaritzak aurkezten duen "Euskadi informazio Gizartean Plana 2010". Plan hau diseinatu egin da, munduko globalizazio prozeduak eragindako eraldaketa sakonak eta erronka berriei egokitzeko beharra dagoelako; beraz, hau, euskal gizartea aro digital berriari egokitzeko apustu estrategikoa da eta kultur aldaketaren alde egin eta hiritarren esku jartzen ditu teknologia berriak hauen bizitza kalitatea hobetu, gizartearen oreka handitu eta ekonomiaren balioa indartzeko asmoz.

Helburua lortzeko, Eusko Jaurlaritzak zenbait programa jarri ditu martxan jada hiritarrentzat, hala nola KONEKTA ZAITEZ. Honen oinarrizko helburua Interneterako sarbidea erraztuko duten diru laguntzak ematea da.

Beraz iruzkinarekin amaitzeko bideo bat jartzen dizuet gai interesgarria honi buruz gehiago jakitearren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario