domingo, 8 de noviembre de 2009

PROMETEUS: The Media Revolution



Bideo honetan ikus dezakeguna zera da: era orokorrean esanda, nola azken hamarkadeetako azken urteetatik hona, nola aldatu egin den internet-eko mundu izugarri hau. Denbora horretan, aintzinako komunikabideekin erlazionatuta zegoena desagertu egin da, hala nola egilearen eskubideak, telebista, irratia,… Internetak, guzti hauek eraldatzen ari du, eta hori da guk orain arte dakiguna, baina oraindik askoz ere aurreratu egingo da gauza imajinaezinekin.

Bideoa ikusi ondoren ondoriozta dezaket, orain dela 15 urte inguru ezagutzen ez genuen Internet izeneko gauza hori, nola aldatu duen gure eguneroko bizimodua. Gaur, nik ez naiz gai internet barik bizi, gurekin doan zerbait da, ni moldatu egin naiz internetari eta internet moldatu egin da niri beharrizanei. Horretaz aparte, azken 2 urteetan edonon egon daiteke internet eta nahi duzunean erabil dezakezu. Alabaina, guk honekin konformatuz gero, denbora pasatuko da, eta gero eta aurrerapen gehiago egingo dira haietaz konturatu gabe.

Gai hau hezkuntzari begira, aurrerakuntza bat izango da ikasleentzat nahiz irakasleentzat, zeren umeak hainbat baliabideetaz jabetuko baitira txikitatik eta bere ikas eremua handiagoa izango da hainbat iturritik ikasiko dutelako, kasu honetan, guregandik, irakasleengandik, baita informatikaren munduarengadik ere.
Horretarako guk noski prest egon behar gara, behar diren ikaskuntzak jabetuz, haurrei behar dutena transmititzearren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario