domingo, 27 de diciembre de 2009

BLOGAREN ERABILPENA HEZKUNTZAN



Azken denboraldi honetan, ikusi dugu blogak erabiltzen eta zer nolako erabilpen dituzten gaur egungo gizartean. Gaur egungo gizarte horretan, hain zuzen ere, Hezkuntza sartzen da. Eta hezkuntzaren barruan zehazki Haur Hezkuntzan, erabilgarriak dira blogak?

Ba bai, egungo eskoletan modan dagoen beste baliabide bat da bloga. Hainbat eta hainbat blog mota ezberdin ikus ditzakegu, bai haurren gurasoei zuzenduta baita haurrentzat ere.

Adibidez, ohikoena eta nire ustez, politena, gurasoei zuzenduta dagoena batez ere, honetan, ikus daiteke ea egunero, astero edo hilabetero egiten ari diren eskulanak, zer nolako gaiak jorratzen ari diren momentu horretan, etb. Modu honetan, haurrek egiten ari direnaren kontrola izan ditzakete gurasoek.

Haurrei zuzenduta ere blog mota ezberdinak daude, hala nola, jolas eta ipuin interaktiboak dituztenak. Bertan hauek agertzeaz gain, beste ariketa proposatzen dira, haiek egin dezaten.

Beraz, aurreko galderari erantzuten badugu, blogak guztiz erabilgarriak dira haur hezkuntzan, aplikazio pilo eta erakargarriak dituztenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario